Lasarte-Oriako Udalak lau lokal utzi dizkie udalerriko lau kirol talderi gizarte egoitza moduan erabiltzeko. Hitzarmena sinatu du Lasarte-Oria Kirol Elkartearekin, Texas Lasartearrarekin, Buruntza Igeri Taldearekin eta Buruntzazpi Txirrindulari eskolarekin, eta horren bidez, baimena ematen zaie osasun zentro berrian kokatuta dauden lokalak bulego gisa erabiltzeko. Balio anitzeko gela bat ere badago eta bilera edo batzarretarako erabili ahal izango dute.
Kiroletako sailak deialdi irekia egin zuen udalerriko taldeek eskaera egin zezaten, eta aipatutako lauek erantzun zuten. Lagapen honen iraupena Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak erabakitzen duenaren araberakoa izango da. Saileko lehendakaria den Jesús María Zaballosek azaldu duen moduan, “momentuz lau lokal eta lau eskaera daude, baina eskaera berriren bat jasotzen badugu irtenbidea emango diogu, izan ere, badira partekatu daitezkeen lokalak birentzako altzariak baitaude”.