Etorkizunean Gazteleku egiteko informazioa biltzeko helburu nagusiarekin, Lasarte-Oriako Gazteria eta Festetako sailak Kalexka enpresarekin batera, azterketa eta diagnosia egin ditu udalerriko gazteriari buruz. Udalak baditu emaitzak eta proiektua lantzeko martxan jarri da. Analisia 2008 eta 2009ko hasieran zehar egin da 14 eta 30 urte arteko 3.050 gazte artean, biztanleriaren %15 suposatzen duena.
Azterketaren gakoetako bat da Gaztelekua fisikoki hiru zonaldeetan banatzea proposatzen duela: topaketa gunea, ekintza eta sustapenerako espazioa eta informaziorako hirugarren bat. Topaketa gunea gazteen arteko erlaziorako lekua izango da, eta baita beraien eta profesionalen artekorako. Eremu honetan beren kezkak, desioak eta interesak plazaratuko dituzte proposamenen bidez.
Ekintza eta sustapenerako gunearen elementu nagusia izango da gazteen interesekin bat egiten duen tailer eta ekintza programa antolatzea, eta, aldi berean, parte-hartzea sustatu beharko du. Horrela, espazio honek izango ditu tailerretarako eta informatikarako gelak eta ekitaldi aretoa.
Azkenik, informazio gunean Gazteen Informaziorako Bulegoa kokatuko da. Aipatzekoa da momentu honetan Lasarte-Oriakoa Gipuzkoako hirugarren erabiliena dela.
Udaletxeko zerbitzuei dagokienez, gazteek aipatzen dute aukera zabala dela, aipagarri kontuan izanda Lasarte-Oria udalerri gaztea dela. Gazteria sailak azken urteotan biztanleriaren sektore horri zuzendutako baliabideak zabaldu ditu, eta momentu honetan gazte jardunaldiak, kontzertuak, lehiaketak, ikastaroak, Gazte Txartela, Orrigorri edo Gazteentzako Plenoa daude, besteak beste.
Gazteria eta Festetako saileko lehendakaria den Jesús María Zaballosen hitzetan, “ekintza gehienak Gaztelekutik bideratuko dira gero, horregatik aurretiko lana egin nahi dugu hainbat ekintza eta zerbitzu emanez”. “Parte hartzeko ohitura sortu nahi dugu, izan ere, parte-hartze eskasaren arazoa da moztu behar duguna, hori da abiapuntua”.