Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Atsobakar egoitzak Unitate Psikogeriatrikoa izango du 

Adinekoen beharrak asetzeko eta beren bizi-kalitatea hobetzeko apustua eginez, Ana Urchueguía alkateak elkarlanerako akordio bat sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Honek hiru aurrerapen garrantzitsu ekarriko dizkio Atsobakar Egoitzari: zentroaren erreforma orokorra, Psikogeriatriako Unitate baten sorrera eta Eguneko Zentroaren handitzea.

Akordioa lau urteko gestioen ondorengo emaitza da eta aurreikusten du eraikina handitzea eta altzariak bertan bizi direnen beharretara egokitzea. Gainera, Psikogeriatriako Unitate bat sortuko da 400 metro karratutik gora eta 15 plaza izango dituena. Ana Urchueguía alkateak azaldu duen moduan, “bertan bizi direnen perfil ezberdinak egokitzea beharrezko ikusten dugu, izan ere, ez ditugu gure aiton-amonak udalerritik kanpo lekualdatu nahi, beste egoitza batzuetan egiten duten moduan”. “Horregatik –gaineratu du-, perfil ezberdinetako adinduentzako espazioak sortuko ditugu, hau da, basikoa, osasun-kargaduna, narriadura kognitiboko perfila eta psikogeriatrikoa”. Azkenik, Eguneko Zentroa 15 plazatik 25era handituko da erantzun egokiagoa emateko.

Etorkizuneko Atsobakar egoitzak beiraz hornitutako pasilloa izango du erdian, aiton-amonek neguan eguzkiaren argia aprobetxatzeko. Eraikinaren hegal bat eta bestea lotuko ditu pasillo honek.

Akordio honekin hobetuko da, beraz, azpiegituraren kalitatea, baina Ana Urchueguía alkatearen ustez, “zerbitzu on baten eta kalitatezko zerbitzu baten arteko ezberdintasuna detaile txikietan dago”. Hori dela eta, momentuko egoera ekonomikoa egonda ere, Udalak berak duela gutxi onartu zuen kontratazio zerbitzua zabaltzea langile kopurua handituz (zuzendaria, gizarte langilea, medikua, psikologoa, monitoreak, fisioterapeuta, eta abar).

Alkatearen hitzetan, “gure aiton-amonek beren ingurunean egoteko aukera izatea defendatzen dugu argi eta garbi, ulertzen baitugu beren bizitzako azken etapan hori izan daitekeela egokiena, eta ildo horretan lanean jarraituko dugu”.

Aurreikusita dago lanak datorren irailean hastea eta proiektuaren kostua 3,6 milioi eurokoa da. Elkarlanerako hitzarmenak jasotzen du Foru Aldundiak %75 abonatuko duela eta gainontzekoa Lasarte-Oriako Udalak finantzatuko du.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria