Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Gureak Taldea arduratuko da kirol instalazioen garbiketa zerbitzuaz 

Lasarte-Oriako Udalak hitzarmena sinatu berri du Galant Garbitasuna S.L. enpresarekin, kirol instalazioen garbiketa zerbitzuaren esleipenduna. Gureak Taldeko enpresa da, eta beren helburu nagusia lanbideratzearen bitartez adimen-urritasuna duten pertsonen erabateko integrazio soziala lortzea izan da.

Hitzarmenak hiru urteko iraupena du eta seira arte prorrogatu daiteke. Garbiketa zerbitzuak bere baitan hartzen ditu kiroldegia, Michelingo kirolgunea eta trinketea, eta zazpi laguneko ekipoak eramango du aurrera.

Esleipena lehiaketa irekiaren bidez egiten da eta Galant Garbitasuna S.L. izan da esleipenduna 1988tik. Azken adjudikazio honen zenbatekoa 136.310 euro da.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria