
KZ-gunetik (Oriamendi Plaza 2) Osakidetzaren ONA txartela dohainik entregatzea kudeatzean hasi dira. Txartel horrek, besteak beste, Lasarte-Oriako Udalak Web honetatik eskueran jartzen dituen datuetara sartzea ahalbidetuko du. Datuetara sartze hori IZENPEren (Eusko Jaurlaritza eta Diputazioak) “Herritarren Txartela” delakoarekin ere egin ahalko da, edo oraingo DNIa ordeztuko duen “e-DNI”arekin.

Nahikoa da DNIarekin eta Osakidetzaren txartel urdinarekin KZ-Gunearen lokaletan agertzea (Oriamendi 2), eta egun batzuen buruan entregatuko dizute txartel hori. Osakidetzaren txartel urdinik ez badaukazu, IZENPEren “Herritarren Txartela” eska dezakezu KZ-Gunean bertan.

ONA txartelak aukera ematen dizut medikuarekiko hitzordua erreserbatzeko eta hainbat eskaera egiteko: medikuz aldatzea, bigarren mediku baten iritzia, espediente asistentzialak, bajen datuak... Era berean, era guztietako erlazioetarako aukera ematen dizu (“Herritarrenak” eta e-DNIak bezala) sinadura elektronikoa edo identifikazioa behar den lekuetan (telebanka, Ogasuneko PFEZ, Segurantza Sozialeko bizitza laborala), eta Udalaren kasuan ere onartzen dira txartel horiek Webeko “zerbitzu telematiko munizipalak” baliatzeko (errolda, ordaintzeke dauden erreziboak, erreziboen historikoa, udal honetan edo Gipuzkoako gainerakoetan egindako eskaerak, liburutegi munizipalaren maileguko liburuen katalogoa, etab.).