Lasarte-Oriako Udalak WiFi bidez sarera sartzeko zerbitzu bat jarri du urrengo eraikinetan: Manuel Lekuona kultur etxea, Villa Mirentxu, Udal Euskaltegi, Udal Kiroldegia, Udaletxea, Zerbitzu eta Lan pabilioa herritar guztien esku, Interneten nabigatzeko aukerarekin. Horretarako, sarean nabigatzeko behar diren ekipoez gain (ordenagailuak, PDAk, etab.), erabitzaileak alta eman beharko du zerbitzuan, bai liburutegiko bulegoetan alta eskatuta, hango bazkidea delako, bai bere kabuz alta emanda, ziurtagiri digital bat baliatuz (ONA,e-DNIa, Izenpe...), behean adierazten den loturan.
Txartel-irakurgailurik ez badaukazu, Manuel Lekuona kulturetxean, liburutegiko sarreran bertan, Kiosko bat dago, zeinetan zerbitzuetan alta emateko modua izango baituzu.