2005eko apirilean, herritarren pertzepzioa ikertzeko inkesta bat egin zen, Udaltalde osatzen duten udalerri bakoitzeko arazo sozial, ekonomiko eta ingurumenezkoei buruz. Diagnostikoak udalerriari buruz emandako ikuspegia osatzen laguntzen dute pertzepzioko inkestek, azterketa objektiboari alderdi subjektiboagoak eransten baitizkio, bai eta, kasu askotan, herriaren beraren ezaugarriei lotutakoak ere. Inkestako zenbait galdera Euskadiko Komunitate Autonomoko ingurumenezko iraunkortasunaren ohiko indikadoreen kalkuluarekin lotuta daude.
Guztira, 470 elkarrizketa pertsonal egin dira Udaltalde osatzen duten herrietan, honela banatuta:
| Andoain | 100 inkesta |
| Astigarraga | 40 inkesta |
| Hernani | 115 inkesta |
| Lasarte-Oria | 115 inkesta |
| Urnieta | 50 inkesta |
| Usurbil | 50 inkesta |
Eta zuk nola ikusten duzu zeure herria?
Agenda 21 Lokalaren prozesu guztian, funtsezkoa da pertsona guztiek PARTE HARTZEA, baita zuk ere. Zuek, herritarrok, bertatik bertara ezagutzen dituzue zeuen herriko premiak.
Gainera, zuzeneko jarduerez gain (parte hartzeko foroak, esate baterako), hobekuntzarako dituzuen iritziak eta proposamenak ezagutzera eman ditzakezue postontzi birtualaren bidez.
(Iritzia)
Joan den maiatzaren 27an, Aalborg + 10 konpromisoa sinatu zuten sei udalerrietako ordezkari munizipalek. Ekitaldi hori Astigarragako batzar-aretoan egin zen, 12:00etan.
Herritar estimatu horiek:
Hausnarketako eta eztabaidako prozesu luze baten ondoren, Lasarte-Oriako Udalak iraunkortasunerako Ekintza-Plan Munizipala baietsi du.
Horretarako, udalerriaren etorkizuneko diseinuan interesaturiko agente guztien inplikazioa eta parte-hartzea bilatu da, herritarren eta udaleko talde politikoen eta zerbitzu teknikoen lankidetzarekin kontatuz.
Horrela, elkarrekin lan eginez, posible izan da esperientziak konpartitzea eta iritziak eta hobetzeko proposamenak jasotzea, eta zer interes izan dezaketen eta bidera ote daitezkeen ebaluatu da.
Horren emaitza Ekintza-Plana da, ideia ordenatuez osaturiko dokumentu bat, zeinek ezartzen baitu zein diren helburu nagusiak eta zein jarduni ekin behar zaien datozen urteotan, udalerriak iraunkortasunaren bidetik jo dezan, bere herritarren bizi-kalitatea hobetuz.
Lerro hauen bitartez, Ekintza-Plan Munizipalaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Datorren azaroaren 16an izango da, 19:00etan, Manuel Lekuona Kulturetxean.
Jaso ezazue aldez aurretik gure esker ona.
Lasarte-Orian, 2006ko azaroaren 6an,
Alkateak / La Alcalde,
Ana Urchueguía Asensio.
Ingurumenaren onerako praktikak
Hondakinak biltzeko zerbitzuak
Sentsibilizazio kanpaina (pdf 1842kb)
Komikia (pdf 1292 kb)
Parke Botanikoa:
Faunaren Behatokia Bruneten: