"Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumenerako Estrategia" delakoan, Euskadiko gizarteak lortu behar dituen ingurumenezko helburuak finkatzen dira, egungo belaunaldientzat maila optimoko bizi-kalitatea lor dadin bermatzeko, betiere etorkizuneko belaunaldien ongizatea arriskuan jarri gabe.
Iraunkortasuna lortzeko bidean aurrera egingo bada, beharrezko baldintza da ingurumenaren aldagaia gainerako politiketan integratzea. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak hartu dituen konpromisoetariko bat da 5.000 biztanle baino gehiago dituzten EAEko udalerri guztiek 2006. urterako Agenda 21 Lokaleko beren programa diseinatuta izatea, banaka nahiz eskualdeka.
Udaltalde 21 proiektua Jaurlaritzaren "EAEko Udalerrietan Agenda 21 Lokala Sustatzeko Programa" delakoaren barruko ekimena da, eta haren funtsezko helburua da EAEko udalek aurrera egitea ingurumena etengabe hobetzeko; horretarako, Agenda 21 Lokala tresna nagusi gisa baliatuko dute udalek.
Udaltalde 21 hainbat udalerrik osatutako lan-talde bat da, eta Agenda 21 Lokala inplementatzea du helburu. Horretarako, taldeko lanaren onurak aprobetxatzen ditu.
Gure kasuan, hauek osatzen dute Udaltalde: Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil udalerriek, eta, horiez gain:
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak, IHOBE Sozietate Publikoaren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eginkizun hauekin:
Udalsarea 21 Iraunkortasunerako Euskadiko Udalerrien Sarea da, eta osatzen dute hiru lurralde historikoetako udalerriek, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak (IHOBEren bitartez), Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazio foralek eta Euskal Udalen Elkarteak (EUDEL).
Udalsarea 21ek koordinazioko eta kooperazioko foro bat izatea du helburu, ekintza-plan munizipalen exekuzioa bultzatzeko eta sareari atxikitako udalerrietako Agenda 21 Lokalak dinamizatzeko.
Ekintza-plan lokal bat duten udalak dira protagonistak.
Gaur egun, 66 udalerri daude sarean sartuak, eta horien artean daude Andoain, Astigarraga, Hernani eta Usurbil, zein 2005eko otsailean sartu baitziren, Ajuria Enean egindako ekitaldi formal baten bidez.