Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/09/26
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Agenda 21 Lokala 

Agenda 21 Lokala prozesu dinamikoa dela ulertu behar dugu, etengabekoa eta herritarrek parte hartzekoa. Horrela, debatearen eta hausnarketaren bidez, herritarrak beren inguruko arazo sozial, ekonomiko eta ingurumenezkoak identifikatzera helduko dira. Azken buruko helburua bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren neurriak eta proiektuak proposatzea du, betiere ingurumena hondatu gabe eta beste komunitate batzuk kaltetu gabe, urrutikoak badira ere.


Iraunkortasun kontzeptuak hiru ezaugarri nagusi biltzen ditu:

  • Elementu ekonomiko, sozial eta ingurumenezko guztiak integratzea.
  • Udalerriko sektore guztiek parte hartzea eta erabakiak denen adostasunez hartzea: Udala, elkarteak, sektore ekonomikoak eta, batik bat, herritarrak.
  • Tokian tokiko iraunkortasuna bultzatzea munduko iraunkortasun ezaren aurrean.
Garapen iraunkorraren aldeko lana pertsona bakoitzarengandik eta hurbileneko instituzioetatik hasten da, udaletatik alegia. "Jardun lokalki, pentsatu globalki" esaldi ospetsuaren aplikazio praktikoa baizik ez da.

Metodologia

Agenda 21 Lokala inplementatzeko prozesuak berekin dakar zenbait fase garatu beharra, ordena logiko batean:

  1. Udalerriko ingurumenaren egoera ezagutzea eta faktore hauek aztertzea: ingurunearen eta giza ingurumenaren arteko erlazioak, baliakizun naturalak, jarduera ekonomikoek ingurumenean duten inpaktua, ingurune soziala eta ekonomikoa, oinarrizko zerbitzuak...
  2. Udalerriko politikak aztertzea.
  3. Inplikatutako agente guztien artean (udaleko estamentuak, agente sozial eta ekonomikoak eta herritarrak) udalerriaren etorkizun iraunkorra definitzea:
  • Lortu nahi ditugun helburuak eta haien lehentasunak, herritar guztien bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Helburuak lortzeko planteatzen ditugun jarduteko ildo estrategikoak.
  • Garapenaren iraunkorraren alde lan egiteko pertsona eta instituzio parte-hartzaile guztien artean proposatzen den ekintza-plana edo jardueren multzoa definitzea.

Agenda 21 Lokalean parte hartzea

Agenda 21 Lokalen esparruan, parte hartzeak bere baitan hartzen dituen ekintzen bitartez, herritarrek eta gainerako aktore sozialek (arlo politikokoak, sozialekoak, kulturalekoak...) ingurumena hobetzeko eta udalerriaren iraunkortasuna hobetzeko bidean esku hartzeko aukera izango dute. ( Parte hartu )

Agenda 21 Lokaletan parte hartzeak ekintzarako bide bat irekitzen du: herritarrei nahiz entitateei beren hobespenak adierazteko aukera ematen die, bai halaber ingurumena hobetzera eta udalerrian iraunkortasunerantz aurrera egitera zuzendutako jarduerak antolatzeko.

Agenda 21 Lokala inplementatzeko prozesuan, herritarren parte hartzea behar-beharrezkoa gertatzen da une garrantzitsu hauetan:

  • Udalerriko problemak eta premiak identifikatzean: Diagnostiko ekonomiko, sozial eta ingurumenezkoa.
  • Udalerriaren egungo egoera hobetzeko egin beharko liratekeen jarduerak definitzean: Ekintza-plan lokala.
  • Ekintza horiek aurrera nola eramango diren zehaztean: Agenda 21 Lokala inplementatzea eta segimendua egitea, herritarrek parte hartzeko foro estable baten bidez.

Non gaude?

Une hauetan, udalerriaren abiaburuko egoera ebaluatzeko diagnostiko bat egin da. Diagnostiko horrek, ingurumenari dagozkion alderdiak ez ezik, alderdi ekonomiko eta sozialak ere hartzen ditu kontuan.

Diagnostiko ekonomiko, sozial eta ingurumenezkoa

Ahalik eta erradiografiarik osatuena egin ahal izateko, diagnostikoaren barruan 12 esparru garatu dira:

  • Ingurune sozialaren eta ekonomikoaren deskripzioa: populazioa, sektore ekonomiko lokalak, enplegua, hezkuntza, etxebizitza, zerbitzu sozialak, herritarren segurtasuna.
  • Ingurune fisikoaren deskripzioa: geologia, topografia, lurzoruak, landaretza...
  • Lurraldearen antolamendua eta hirigintzaren planeamendua: planeamendu supramunizipala, hiri-antolamendua: arau subsidiarioak eta plan orokorrak.
  • Sistema naturalak: gune natural babestuak, baso-eremuak, ibai-sistemak, fauna eta flora.
  • Mobilitatea eta garraioak: hiriko mobilitatea, garraio alternatiboa, akzesibilitatea.
  • Sektore giltzarriak: edateko ura eta saneamendua, hondakinak, energia, zarata
  • Atmosferaren kutsadura.
  • Potentzialki kutsatutako kokalekuak.
  • Jarduera ekonomikoek ingurumenean duten eragina.
  • Ingurumenerako arriskua.
  • Herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea.
  • Udalerriko ingurumenaren kudeaketa eta antolamendua.

Diagnostiko hori datozen hilabeteotan emango zaie ezagutzera herritarrei, hainbat hedabideren bitartez.

| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria